XALA
OZICK, CYNTHIA
Xala kontakizun guztiz laburra The New Yorker aldizkarian argitaratu zen 1980ko maiatzaren 26an. Preso judu batzuen hiru eguneko martxa kontatzen da bertan, negu gorrian, heriotza-esparru batera doazela haien artean doa Rosa, iloba batekin Stella, eta xal batean bilduta darama bere umetxoa, Magda, soldadu nazientzat ikusezina.Bigarren kontakizuna, Rosa, 1983an argitaratu zen, eta Rosak, bizirik atera baitzen heriotza-esparrutik, Miamin egiten duen bizimodua agertzen du, gerra bukatu zenetik urteak pasatuta. Gordea dauka oraindik xala, bere alabaren heriotzaren kontrako talismana balitz bezala.