ZIRKUA AMETS
ORMAZABAL, JOXAN
Aspalditik ari zitzaidan amona esaten egun
batean zirkua ikustera eramango ninduela.
Eta atzo arratsaldean, pozez gainezka joan
ginen amona eta biok tren geltokira.
Ordu erdiko bidaia geneukan hiriburura.
Eta hiriburuan, bostetan, zirkua!
Trenean sartu eta elkarren ondoan
eseri ginen amona eta biok.
Eguzki izpi batzuk sartzen ziren leihotik
eta kilima goxo-goxoak egiten zizkiguten...
IRAIA OKINA (Durango, 1980)
Arte Ederretan lizentziatua. Estilo iradokitzaile eta fina du. Haren lanen erakusketak egin dira arte-gela
bat baino gehiagotan. Irakasle lanaz, albumetako irudiak egin ditu euskal argitaletxe batzuentzat. 2006an
argitaratu zuen bere lehen lana. Harrezkeroztik bete-betean ari da arte-lanean.
Gaia: ametsetako kontakizuna; zirkua;
bidaiak.
Adin egokia: 7 urtetik aurrera
Zirkua amets bidaia bikoitza baten istorioa da: benetako bidaia eta irudimenezko bidaia. Ezinezkoa ere posible den mundura baterako bidaia, eta gero itzulerako bidaia gure mundura. Liburu honek esna amets egiteko aukera ematen du...
Pertsonaia nagusiek ?amona eta iloba? abentura zoragarri bat hasiko dute, eta neskatoarentzat abentura fantasiazko amets bihurtuko da. Liburuak haurrentzako mundu erakargarrira garamatza: zirkuaren mundu magikora. Amets bat beste amets baten barrenean, eta nahasian aterako dira malabaristak eta pailazoak eta elefanteak lainoz eginak, eta hezur-haragizko ikusleak. Amets betea, une batez amets gaizto ere bihurtuko dena...