ZUHAITZAK LANDATZEN ZITUEN GIZONA
GIONO, JEAN
Elzéard Bouffier artzainaren istorio zoragarria duzu eskuartean, Probentzako eremu zabal batean zuhaitzak landatzen urteak eta urteak eman zituen gizonaren istorioa. Kontakizuna 1913an hasten da, idazleak zuhaitzak landatzen zituen artzain bakarti bat ezagutzen duenean, eta handik 32 urtera bukatzen, gerra ondoren eskualdera itzuli eta aspaldi ezagututako eremu hustu eta landugabea bizi-bizirik eta berdetasunez jantzia aurkitzen duenean.
Jean Giono Frantziako XX. mendeko idazle handienetako baten kontakizun eder hau bizitzaren suntsipenaren aurkako mezu sutsu bat da, harmoniaren aldeko kantu soil eta xumea, oreka horren bitartez gizakiek eta animaliek bizileku duten lurra zaindu eta aberasten baitute, landareen erreinuaren jarduera isil eta eraginkorra lagun.
«Eskatuko balidate Frantzia edo Giono aukeratzeko, Giono aukeratuko nuke.»
Henry Miller
JEAN GIONO