A SHAKE IN CALM WATER (12" BINILO)
AUDIENCE
Egitura oinarrizkoenetatik konplexuenetara mugitzen dira Audience-n soinuak; rock hitza zentzu zabalean barneratu, eta ikerketa zein experimentazioan oinarrituriko dinamikak bultzatzen du Gernikako taldea.
1999. urtean sorturiko taldeak, dagoeneko lau diska argitaratu ditu; iluntasunetik argira mugitzen da Audience, horren erakusle dira Some Lovely Hands On Dry Skin-tik, A Shake In Calm Water-ra aurki daitekezeen kantuak. Estudio lanetan izandako trebetasunaz gain, taldeak bere baitan gordetzen du tentsio hori zuzeneko ekitaldietara isladatzeko gaitasuna, piano, trompeta, saxofoi eta kitarrak astinduz.