ASYLUM (EUSKERAZ)
JAVIER DE ISUSI
Marina, 94 urterekin, oroitzen da Otxandiotik Bartzelonara, Bartzelonatik Frantziara, eta Frantziarik Venezuelara egin zuen bideaz. Erbeste hark bat egiten du Sanza, Aina, Chris eta Imeldaren erbesteekin, ihesi doazelarik gerratik eta indarkeriatik, ezkontza behartuetatik, sexu-esplotaziorako salduak izatetik, homofobiatik eta feminizidiotik.
Javier de Isusik erbestearen berri ematen digu orrialde hauetan,bere artearekin. Aurrez aurre jartzen dizkigu atzo eta gaur bidean aurrera joan behar duten pertsonak, bizirik eta onik jarraituko badute, duintasunez bizitzeko leku baten bila. Pertsona horiek ihesi doaz, bai, baina indarkeriari aurre egiteaz gain, eusteko eta zutitzeko dugun gaitasuna ere erakusten diote munduari.