BOST EGUN, BOST GAU ETA BI NARRAZIO LABUR
ETA BI NARRAZIO LABUR
MANUEL TIAGO
Bost egun, bost gau eta bi narrazio labur, Manuel Tiago: «Muin-muinean, sistema bera da pasatzaileak sortzen dituena. Sortzen, justifikatzen, eta blindatzen. Mugak zakur armatuekin zerratzen ditu, eta bide batez muga-pasak garestitzen. Migranteak inolako paperik eta babesik gabe uzten ditu, eta bide batez, pasatzaileen jostailu bihurtzen. Edo zuzenzuzenean, besterik ezean, pasatzaile bihurtzen. Azkenik, inoiz edo behin, pasatzaileren bat atxilotzen du -agian aduanan komisiorik ordaindu ez duena-, eta besteak libre uzten. Segi dezaten, migranteak hara eta hona erabiltzen, sistemak asmatuko baitu horiek oro nola trituratu».
Amets Arzallus Antia, hitzaurrean