0
0

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA

HOLZWARTH, WERNER

BURUKO HURA NORK EGIN ZION JAKIN NAHI ZUEN SATORTXOA
20,00 €
IVA incluido
ez dago eskuragarri
20,00 €
IVA incluido
ez dago eskuragarri
Añadir a favoritos
Editorial:
PAMIELA EDITORIAL
Año de edición:
2011
ISBN:
978-84-7681-685-1
Páginas:
16

“Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola!)”. Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die ea beraiek izan diren hura egin diotenak... harik eta gai horretan adituak diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu.

Horixe gainetik ipuin honen argumentua, baina hitzak baino adierazkorragoak dira irudiak kasu honetan. Satorraren haserrea eta harridura (animalia ezberdinek “Nik honela egiten dut” esan eta egin ondoren izandako harridura) ederki islatzen baitira orri guztietan; haserrea galdetzean, harridura erantzunean. Baina horrez gain ipuin honen hogei orrietan ez da behin ere aipatzen gorozkia, gorotza, kaka hitz gakoa; hots “buruko hura”.

Ipuinean egitura bera errepikatzen da behin eta berriro, eta arestian aipatu bezala bi zatitan banatzen da: alde batetik satorraren galdera, “Zu al zara buruko hau egin didana?” esaldia komentario batekin batera (“galdetu zion ahuntzari, bere ametsetatik irtenaraziz”, “galdetu zion larrean bazkatzen zen behorrari”, “galdetu zion hausnarrean ari zen behiari”, eta abar; eta beste aldetik animaliaren erantzuna: “Ni? Ez, zergatik? Nik honela egiten dut” esaldia komentario batekin batera. Eta berriz esaten diren esaldi horiek errepikapen edo erritmo zentzua ematen dioten bezala, komentarioetako ezberdintasunek aberastu eta bereiztu egiten dituzte animalia bakoitzaren ezaugarriak.

Irudietan ere, satorrarekin gertatzen den bezala; haserrea eta harridura, animaliekin ere jolas egiten dute egileek; ahuntza erdi lo daukagu, begia hausnarrean, txerria patxadan, erbia harritua... eta ondoren animalien frogak beraiek ez direla izan erakusteko; mota, neurri, estilo eta ugaritasun ezberdinetako kakak agertzen dira satorraren harridurarako.

Ipuina, beraz, oso egitura sinplea duen kontakizuna dugu, guztiz egokia kontatzeko eta irudien bidez jarraitzeko (are gehiago, irudien bidez jarraitu beharreko kontaketa dela esango genuke); egokia haur txikientzat, azken finean umorea da nagusi kaka, gorotz eta gorozkien kontu honetan.

Komentario honetan, jakina, ezin dugu ahaztu argitaletxe berri bat plazaratu dela euskal letretan liburu honen bidez: Galiziako Kalandraka argitaletxea, hain zuzen. Haur txikientzako irudi liburuetan espezializatu den argitaletxe honek apostu sendoa egin du kalitatezko liburuekin. Esku artean dugun hau, Koldo Izagirrek euskaratua, horren adibide garbia da.

Xabier Etxaniz Erle, Behinola 2. zenbakia 2000ko apirila

?Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta marroi zen, txorizo baten antza zuen baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola!)?. Honela hasten da sator temati honen istorioa; buruan hura nork egin zion jakin nahian ibiliko den sator burugogorra. Eta ibilbide horretan aurkitzen dituen animalia ezberdinei galdetuko die ea beraiek izan diren hura egin diotenak... harik eta gai horretan adituak diren eulien informazio zehatza jaso arte eta orduan mendekua hartu.

Horixe gainetik ipuin honen argumentua, baina hitzak baino adierazkorragoak dira irudiak kasu honetan. Satorraren haserrea eta harridura (animalia ezberdinek ?Nik honela egiten dut? esan eta egin ondoren izandako harridura) ederki islatzen baitira orri guztietan; haserrea galdetzean, harridura erantzunean. Baina horrez gain ipuin honen hogei orrietan ez da behin ere aipatzen gorozkia, gorotza, kaka hitz gakoa; hots ?buruko hura?.

Ipuinean egitura bera errepikatzen da behin eta berriro, eta arestian aipatu bezala bi zatitan banatzen da: alde batetik satorraren galdera, ?Zu al zara buruko hau egin didana?? esaldia komentario batekin batera (?galdetu zion ahuntzari, bere ametsetatik irtenaraziz?, ?galdetu zion larrean bazkatzen zen behorrari?, ?galdetu zion hausnarrean ari zen behiari?, eta abar; eta beste aldetik animaliaren erantzuna: ?Ni? Ez, zergatik? Nik honela egiten dut? esaldia komentario batekin batera. Eta berriz esaten diren esaldi horiek errepikapen edo erritmo zentzua ematen dioten bezala, komentarioetako ezberdintasunek aberastu eta bereiztu egiten dituzte animalia bakoitzaren ezaugarriak.

Irudietan ere, satorrarekin gertatzen den bezala; haserrea eta harridura, animaliekin ere jolas egiten dute egileek; ahuntza erdi lo daukagu, begia hausnarrean, txerria patxadan, erbia harritua... eta ondoren animalien frogak beraiek ez direla izan erakusteko; mota, neurri, estilo eta ugaritasun ezberdinetako kakak agertzen dira satorraren harridurarako.

Ipuina, beraz, oso egitura sinplea duen kontakizuna dugu, guztiz egokia kontatzeko eta irudien bidez jarraitzeko (are gehiago, irudien bidez jarraitu beharreko kontaketa dela esango genuke); egokia haur txikientzat, azken finean umorea da nagusi kaka, gorotz eta gorozkien kontu honetan.

Komentario honetan, jakina, ezin dugu ahaztu argitaletxe berri bat plazaratu dela euskal letretan liburu honen bidez: Galiziako Kalandraka argitaletxea, hain zuzen. Haur txikientzako irudi liburuetan espezializatu den argitaletxe honek apostu sendoa egin du kalitatezko liburuekin. Esku artean dugun hau, Koldo Izagirrek euskaratua, horren adibide garbia da.

Artículos relacionados

  • HISTORIA DE LA PIZZA
    HISTORIA DE LA PIZZA
    CESARI, LUCA
    La pizza no es solo un tótem culinario: encarna valores sociales, políticos y culturales que la han marcado hasta tal punto que su función primaria como alimento queda en segundo plano. He aquí la historia de cómo llegó a conquistar el mundo desde los callejones de la vieja Nápoles por medio de sus artífices, los pizzeros, y de sus principales consumidores, las clases populares...
    eskuragarri

    22,90 €

  • OTRA COSA
    OTRA COSA
    SARRIUGARTE, DANELE
    otra cosa no es una novela al uso: es un cuerpo vivo, mutante, que escribe y se transforma guiado por el deseo kuir. Su protagonista vive desplazada por el hambre de cambio, por el deseo de ser otra persona, y así escribe. Pero no es una novela kuir solo por su contenido, sino porque su propio dispositivo narrativo es disidente: está escrita desde el deseo, el placer y una leng...
    eskuragarri

    20,50 €

  • LOS FALSARIOS
    LOS FALSARIOS
    GARCIA ORTEGA, ADOLFO
    Una historia secreta de la Luna y de quienes la inventaron antes de que el hombre la pisara. En Los falsarios, Adolfo García Ortega construye un brillante artefacto literario entre la novela, el ensayo y el juego erudito, donde visionarios, impostores y escritores poblaron el satélite de civilizaciones imaginarias. Un libro deslumbrante sobre el poder de la literatura para inve...
    eskuragarri

    20,95 €

  • TSUNDOKU
    TSUNDOKU
    RAITO PYM, TAIKI
    Hay libros que compramos con la seguridad de que no los leeremos enseguida, o que quizá no los leeremos nunca. Y, sin embargo, ahí están, apilados en la mesa de luz, en el escritorio, en el comedor. Son presencias silenciosas que acompañan, sin pedir nada a cambio. El término japonés tsundoku pone nombre a una costumbre tan extendida como difícil de admitir: la de comprar libro...
    eskuragarri

    13,90 €

  • MIEDO, PÁNICO, FOBIAS
    MIEDO, PÁNICO, FOBIAS
    NARDONE, GIORGIO
    Considerada un clásico de la terapia breve, esta obra explora nuevos enfoques psicoterapéuticos para resolver rápida y efectivamente problemas graves de miedo, pánico y fobias. Combinando las teorías cibernéticas y constructivistas con los procedimientos de sugestión de Milton Erickson, incorpora nuevos enfoques teóricos de la psicosociología.Giorgio Nardone expone una exhausti...
    eskuragarri

    23,00 €

  • MISTER ÁNGEL DEL R¡O
    MISTER ÁNGEL DEL R¡O
    ANDRES RUIZ, ENRIQUE
    Ángel del Río (1901-1962) fue un insigne profesor español de la Universidad de Columbia y figura clave en el desarro¬llo del hispanismo. Del Río recibió y acompañó a Federico García Lorca en el viaje en el que éste alumbraría Poeta en Nueva York, algunos de cuyos poemas le están dedicados. Compañero y estudioso de la generación del 27, su destino se cruzó con el de pintores, es...
    eskuragarri

    22,50 €

Otros libros del autor

  • BURUKO HURA NORK EGIN ZION...
    BURUKO HURA NORK EGIN ZION...
    HOLZWARTH, WERNER
    Egun batean, satortxoak burua azaldu zuenean lur meta baten erdian egunaren argitzea ikusteko, burukoa gertatu zitzaion. (Biribila eta marria zen, txorizo baten antza zuen Baina okerrena hauxe zen: buruan erori zitzaiola!)... Satorra bere zulotik atera, eta zerbait erori zitzaion buru gainera, txapel kirasdun bat. Orduan, harat-honat ibiliko da, ikaragarri sumindua, han bizi di...
    eskuragarri

    16,00 €

  • BURUKO HURA (POP-UP) NORK EGIN ZION...
    BURUKO HURA (POP-UP) NORK EGIN ZION...
    HOLZWARTH, WERNER
    ez dago eskuragarri

    20,00 €

  • EL TOPO QUE QUERÍA SABER QUIÉN SE HABÍA HECHO AQUELLO EN SU CABEZA
    EL TOPO QUE QUERÍA SABER QUIÉN SE HABÍA HECHO AQUELLO EN SU CABEZA
    HOLZWARTH, WERNER
    Un clásico de la literatura infantil perfecto para primeros lectores y también para leer a los más pequeños. ¡Las risas están garantizadas! Todo empezó cuando el topo asomó la cabeza por su madriguera y le cayó aquello gordo, marrón, que se parecía a una salchicha. De mal humor, se dispuso a buscar al culpable. Como si de un detective se tratase, el topo va preguntando a todos...
    ez dago eskuragarri

    14,96 €