IDAZKIAK
CHILLIDA, EDUARDO
Jaio eta mende bat geroago, Eduardo Chillidak oso presente jarraitzen du gure artean. Haren obrek ez dute gaurkotasun eta interesik galdu, eta haren idazkiek arteaz, filosofiaz, infinituaz, denboraz edo espazioaz aritzen diren gogoeten bidez inarrosten gaituzte oraindik. Chillidak bere buruaz zioen «galderetan aditua» zela, baina erantzunak ez zituen bere obran bakarrik ematen. Bere pentsamenduak gordetzen dituzten eta liburu honetan bildu diren hainbat testutan ere egin zuen. Chillidaren mendeurrena ospatu nahi duen haren idazkien edizio berezi honek Bernardo Atxagaren alegia eder bat ere biltzen du, eskultoreari eskainia, hala nola kronologia oso bat, haren bizitzako eta obretako irudi ugariz hornitua. XX. mendeko artista handienetako bat izan zena omentzeko eta haren pentsamenduaren eta obraren erabateko modernitatea gogoratzeko liburu bat.