ILARIA
ZALAPI, GABRIELLA
Ahizparen zain txiribueltak egiten ari dela, aita agertu, eta Chéz Leonera joatekoak direla esango dio. Baina gezurretan ari da. Ez dio kontatuko, berez, bahitu egin duela eta Italian barrena bidaia luzea dutela aurretik, helmuga eta itzulera data argirik gabekoa. Indarkeria bikarioz blaitutako road trip moduko bat da Ilaria edo desobedentziaren konkista. Asperdurak, bortizkeriak, zigarroek, whiskiak, telegramek, Italiako 1980ko politikaren eta musikaren oihartzunek zeharkatzen dute Gabriella Zalapìren eleberria. Jatorriz frantsesez idatzi zuen, eta hainbat hizkuntzatan eman dute: ingelesez, errumanieraz, nederlanderaz? Orain, euskaraz ere badugu Itziar Diez de Ultzurrunen itzulpenari esker.
