ITZALEN KONPAINIA
PAGADI, MIKEL
Arianek, tabernari-lanetik kanporatu eta kale gorrian dagoela, ezustean jasoko du lan-eskaintza bitxi bezain tentagarria: Euskal Herriko fenomeno paranormalak ikertzen dituen Argizaiola agentzia ultrasekretuan aritzea. Horretan hasi bezain laster heldu beharko dio bere lehenengo ikergaiari: izaki arrotz eta estrainio bat itxuraz, ez gizaki, ez animalia han eta hemen jendea akabatzen dabil, burua ankerki moztuaz. Esku ilun batek kasutik baztertu ditu hilketez arduratzen diren ertzainak, eta Argizaiolako lagunek argitu beharko dute misterio odoltsua. Mikel Pagadik thrillerra, zientzia fikzioa eta umorea uztartu ditu beste behin, geure buruaz barre egiteko proposamen honetan. Eleberriak euskal lurraldeetako lokalizazio oso zehatzetara eramango du irakurlea, eta haietatik ariko dira pertsonaia baldar, xelebre eta aldi berean burutsuak, istorioaren haria txistez, topikoz eta beharbada kritikaz josten.