LOREAK ZARAMAN
MOSO, ROBERTO
Zarama rock taldearen jaiotza, bizitza eta heriotza abiapuntutzat hartuta, Roberto Mosok bere ibilbidearen une garrantzitsuenak kontatzen dizkigu.
Loreak zaraman liburuak Euskal Rock Erradikalaren kulturan murgiltzen gaitu, garai hartako giroan barrenduz eta gertakari zein talde ikonikoenak lehen lerroan jarriz; hala nola, Eskorbuto, La Polla Records edota Hertzainak.
