0
0

MARIA-MERCE MARÇAL ANTOLOGIA

MARÇAL, MARIA-MERCE

MARIA-MERCE MARÇAL ANTOLOGIA
10,00 €
IVA incluido
ez dago eskuragarri
10,00 €
IVA incluido
ez dago eskuragarri
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2014
ISBN:
978-84-92468-53-9
Páginas:
64

Gazterik hil zen Maria Merce Marçal, XX. mendearen akaberarekin, berrogeita sei urte baino ez zituela. 1952an jaio zen Ivars d’Urgell-en, Lleidan, baina bizitzako zati handi batean lan egin eta bizi izan zen Bartzelonan. Poeta da batez ere ezaguna, baina beste hamaika kultur ekimenetako partaide eta sustatzaile izan zen. Llobres del Mall argitaletxearen sortzaileetako bat, Kataluniako PEN Club-aren bultzatzaile, eta beste. Feminismotik, emakume idazleen ahalduntze eta aintzakotzearen alde lan handia egin zuen orobat. Hainbat poema liburuz gain, nobela bat eman zuen argitara 1994. urtean, La passió segons Renée Vivien (Pasioa Renée Vivien-en arabera), makina bat sari jaso zuena. Itzultzaile gisa ere lan nabarmena egin zuen, Colette, Marguerite Yourcenar eta, poesian, Anna Akhmatova eta Marina Tsvetaievaren lanak katalanera itzuliz.
XX. mendeko poesia katalanaren kanonean ia emakumezko bakarra dugu Marçal. Urrutira joan gabe, Gerardo Markuletak Literatura Unibertsala bildumarako itzulitako Zenbait poeta katalan antologia ederrean azaltzen zaizkigun bederatzi poetak gizonezkoak dira. Horretaz landa, ordea, arestian aipatu legez, Marçalek kontzientzia feminista —ezen ez femenino— zorrotzetik idazten duela da azpimarratzekoago. Neurri horretan, XX. mendearen hondarrean poesian ez ezik beste hainbat kultur eremutan jazotako identitatearen gaiaren balioztatze eta eztabaidatze gisa uler liteke baita ere bere poesia.
Bere aktibismo politikoak isla poetikoa du, nolabait, bere lanean. Nortasun feminista, lesbiana, abertzale eta marxista baten artikulatze berezi bat ikusten ahal da bere lanean. Identitate aski konplexu eta kontraesankorra, baiki, Kataluniako historiari eta, oro har, Europako historiari erreparatuz gero, ez baitira berez eta errazki uztartzen lau identitate horiek. Auzi horren haragiztatzea irakur daiteke, esaterako, bere poema sonatuenetako batean, Dibisa-n.
Ildo horretan, Marçalen poesia feminismoaren goiburu klasikoetako baten eredugarritzat har daiteke, ezin hobeki ikusten baita bere poemetan pertsonala den oro dela politiko. Dimentsio intimo nabaria dute ale ugarik, baina dimentsio txiki horretan, luze-zabal estuan eta bi gorputzen artean gertatzen denean, gizarteko eta giza-harremanen arteko auzi handiak azaltzen zaizkigu ezbaian: botere borroka, askatasuna, presio soziala, autoritarismoa, berdintasuna... Maitasunaren ideiaren birformulatze bat ere suma liteke. Ezagun da poesia izan dela amodioaren irudikatze literarioa era aski emankorrean gauzatu den eremua, baina Marçalen poemak, horietatik ugari behinik behin, amodiozkoak izanagatik, itzuri egiten diete maitasunezko poema topikoei. “Maite zaitut / (...) Gorputzak eskatzen didalako / (...) Nahi dudalako” diote Marçalen lerro batzuk Joseba Sarrionandiaren “Inork agintzen ez didalako” poema gogorarazten digutenak bidenabar.
Bizitzaren gezak eta makurrak ere ez dira Marçalen poesiatik urruti. Oinazea eta norbere buruaren zatikatzea azaltzen zaizkigu usu, poemetako batean Silvia Plathen —ez alferrik— aipu bat lagun dutela. Deboila da Itxaro Bordaren itzulpenean behin baino gehiagotan irakurriko dugun terminoa. Kasu, bada, poemok eragin dezaketen deboilarekin.

Artículos relacionados

  • EL SUR
    EL SUR
    AW, TASH
    Una exploración luminosa del deseo y la familia como campo de batalla. En una plantación abrasada por la sequía, bajo un sol que parece capaz de incendiar el país entero, dos muchachos caminan entre árboles enfermos que pronto serán talados. Allí, en medio de la maleza reseca y el olor a corteza viva, el deseo irrumpe con la misma violencia silenciosa que se cierne sobre la nat...
    eskuragarri

    20,90 €

  • INDIA
    INDIA
    MAILLARD, CHANTAL
    Publicado por primera vez en 2014, el presente volumen reúne los textos de Chantal Maillard sobre la India, escritos escritos entre 1987 y 2012. Abarcan, pues, un período de veinticinco años, tiempo suficiente para ofrecer no sólo la perspectiva de una evolución personal, sino también una imperiosa y progresiva interrogación por el devenir de una cultura que no se reconoce en l...
    eskuragarri

    35,00 €

  • GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    GAZA Y EL DESTINO DEL MUNDO
    ALBA RICO, SANTIAGO
    «El mejor ensayista español vivo» (César Rendueles) reflexiona sobre Gaza como punto de no retorno moral y civilizatorio. Hay lugares que, a fuerza de concentrar el horror del mundo, trascienden su geografía para convertirse en conceptos. Así ocurrió con Auschwitz o con Hiroshima y, ahora, con Gaza. Ya no está solo en Palestina, sino en nuestra imaginación, en nuestra concien...
    eskuragarri

    17,90 €

  • PAJARITOS PREÑADOS
    PAJARITOS PREÑADOS
    ABREU, ANDREA
    La esperada nueva novela de Andrea Abreu. En un barrio de cuestas empinadas, arropado por la brumacera del Norte de la isla, Cathaysa cumple dieciséis años con la sensación de que todo ocurre demasiado rápido y, sin embargo, de que nunca nada cambia. Creció en un entorno que no da tregua y en el que el pasado no desaparece, solo se filtra, se adapta y encuentra nuevas formas de...
    eskuragarri

    23,90 €

  • ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    ESPAÑA CONTRA EL DESIERTO
    SANTIAGO, EMILIO / TEJERO, HÉCTOR
    «Uno de los pocos ensayos realmente imprescindibles para afrontar con esperanza el mayor desafío político de nuestro tiempo». César Rendueles La dana de Valencia dejó 238 muertos, los últimos incendios han alcanzado cifras récord de hectáreas calcinadas y el calor ha matado a casi 10.000 personas en cuatro años. La península ibérica se calienta más rápido que el planeta y la ...
    eskuragarri

    19,90 €

  • REHVOLUCIÓN
    REHVOLUCIÓN
    FUENTES, SERGIO
    Un viaje al origen evolutivo de las dolencias modernas que cambiará para siempre la forma en la que entiendes tu cuerpo ¿Por qué nos duele la espalda? ¿Por qué nuestras rodillas fallan, rechinamos los dientes o vivimos rodeados de dolores crónicos? ¿Está el cuerpo humano mal diseñado? Rehvolución parte de una idea tan sencilla como revolucionaria: muchas de las dolencias mod...
    eskuragarri

    21,90 €