MILA HILEKOREN ERREKA
AGIRRE, ALAINE
Lau emakume, lau belaunalditan zehar, eta haien arteko harremanak. Ama-alaba erlazioa, baina ez beti odolekoa. Amatasunaren minak eta zauriak, baita alabatasunarenak ere. Ia mende eta erdi hartzen du eleberriak, eta hainbat geografia zeharkatzen ditu, bai kanpo-paisaiak (Euskal Herria, Bartzelona, Salamanca, Boston
), bai barne-paisaiak (amodioa eta gorrotoa, bazterkeria eta altruismoa, goranahia eta patxada-beharra). Sentimenduen kateatzeak eta hizkuntzaren ederrak errekan behera eramango gaituzte, emetasunaren genealogia berri baten bila.
