Agenda
29/10/2026
Aurkezpena // Presentación del libro AKAUZAZTE. SUA INDARTZEN ARI GARA de Iñigo Basaguren-Duarte
Iñigo Basaguren-Duarte eta Antton Iturberen arteko elkarrizketa
"1992an Azkoitiko Matadeixen jaiotako Akauzazte taldea euskal lurpeko eszenako proiekturik erradikal eta esperimentalena da. Iñigo Basaguren-Duarteren liburu honek taldearen bide nekaezin eta menderaezinaren atzera-begirakoa egiten du. Eta ez dator bakarrik! Argitalpenarekin batera, 1994-2022 artean Matadeixen bertan grabatutako Luzokertzarrak kasetea ere kaleratu dute Eclectic Reactions Records-en eskutik".