Agenda
Performance EN BUCLE 2 de Ixa Blanco + Trucarec
En bucle 2 ez da ohiko emanaldia. Ahozko liburua da, nire organismotik askatu beharreko testuen antologia. Purga da, katarsia eta in situ gertatzen den autoedizioa. Maiatzaren 29an izango da eta Trucarec ere egongo da edizio honetan; hurbil zaitez nondik goazen ikusteko.
16:00etatik 20:00etara sar zaitezke, gurekin eseri, kanpotik begiratu edota entzun, nahi duzunean joan eta itzuli, ala ez. Etengabeko buklean errezitatuko dut, baina ixiluneak ere egongo dira... hizkuntza poetikoaren mugekin eta fragmentarismoarekin esperimentatuko dugu, poesiari soilik ez dagokion baina unean uneko poetika izango den hizkuntza erabiliz.
Liburuak ere egongo dira: Hacia donde va el humo (edizio aldatu berria, eta handitua). Baita Bancos de niebla eta Sábanas de papel ere. Ixa Blanco naiz eta... berriz ere, poesia errezital baterako ikuslego bila nabil!