FREDERICK
LIONNI, LEO
Leo Lionni gaur egungo album irudidunaren arti
aitzindari handienetakoa da. Frederick honetan inurria
eta ttirrittaren alegian oinarritzen da, baina haren
adiera morala aldatuz eta edukian sakonduz, haurren
ipuinek ohi duten xalotasuna galdu gabe.
Ipuin honen gai handietako bat norberare
da, norbera izatearen ikastea eta onartzea. Frederick
poeta da eta, bere moldean, lagungarri zaio taldeari,
taldekidea da. Honela, artista ez da ageri nahita
bazterrera egiten duen izakia bezala, baizik eta besteei
beharrezkoa zaien petsona gisa. Lanaren garrantziaren
aurrean, Frederick-ek gogora arazten digu lastoaz eta
intxaurrez gainera, badugula beste zenbait hazkurriren
premia ere.