0
0

NIJOLE MILIAUSKAITE ANTOLOGIA

MILIAUSKAITE, NIJOLE

NIJOLE MILIAUSKAITE ANTOLOGIA
10,00 €
IVA incluido
ez dago eskuragarri
10,00 €
IVA incluido
ez dago eskuragarri
Añadir a favoritos
Editorial:
SUSA
Año de edición:
2016
ISBN:
978-84-92468-88-1
Páginas:
64

Askori, ziur aski, ez zaizkie ezagunak egingo Nijole Miliauskaiteren izen-abizenak. Lituaniarra eta emakume izateak izango du horretan, segurki, zerikusirik. Izan ere, eskas dugu inguruan poesia lituaniar itzulirik, eta Europa Ekialdea, munduko beste hainbat zoko bezalaxe, gure irakurgaietatik aparteegi uzten dugu maiz. Gainera, Vytautas Bloze poeta laudatuarekin ezkonduta egoteak ez zion sobera lagundu bere lana hedatzen.
Nolanahi den, Lituaniako kritikak zein poesian adituek estimu handitan duten poeta dugu Miliauskaite. Horren erakusle dira 1996an jasotako Idazlearen Elkartearen saria eta 2000ko Lituaniako Sari Nazionala. Keturvalakiain jaio zen 1950ean eta Lituaniako Literaturan lizentziatu ondoren, Bloze ezagutu zuen, bizitza markatuko zion harremana, hala senarra KGB-k pertsekutatu zuelako, nola harekin izandako maitasun harreman gatazkatsuagatik. Tartean pertsekuzio politiko hori kausa, nahiko lan eta neke izan zuen bizia aurrera ateratzen; panpina eta arropak josten zituen, eta sendabelarrak poteratzen turistei merkatuetan saltzeko.
Hain justu landare-belarren joritasuna da Miliauskaiteren poesian ageri den ezaugarri agerietako bat, adjektiboen erabilera apartekoarekin ontzen duena. Naturaren deskribapen zehatzetan oinarritzen baita zentzumenen mundu zabala (koloreak, soinuak, argia, mugimendua) poesiaren neurrira —gehienetan laburra— ekartzeko. Haren idazkera minimalistatzat jotzen da, lerro zoli gutxi batzuen bidez —gehienetan izenburu gabeak— unibertso oso bat osatzeko gai delako. Soberakinik gabeko poesia da Miliauskaiterena, hitzen ekonomia bilatzen duena soseguz, eta hain justu horrelaxe lortzen duena gizakiaren izatearen sakonera iristea. Besteak beste horregatik, Wislawa Szymborskaren lanarekin erkatu izan da berea.
Lehen lana 1984an eman zuen argitara, Ursula S.-ren potreta izenarekin, eta haren poesiagintzan errepikariak izango ziren hainbat elementu topatzen ahal dira jada. Horien artean dago pertsonaien —emakumezkoak maizenik— erretratu poetikoak, zeinak pertsona gramatikalak konbinatzen ehundu ohi dituen. Horrekin batera, etxearen eta bizitokiaren inguruko hausnarketa oso bat ere ageri zaigu, etxegabe edo zurtz izatearena. Egiazki, Lituaniako poesiaren gai nagusienetakoa dugu hori, urte luzetako egoera nazional mendekoari erantzuten diona, baina Miliauskaiteren kasuan oso dimentsio pertsonalean zehazten da; haren poesian ez baitago ez izen larriz idatziriko naziorik ez epikarik. Etxearen ildo horrek, bada, Arestiren zenbait lerro ekartzen ahal dizkigu gogora jakina, baina baita, nazio dimentsio nazionaletik harago, Virginia Woolfen leku propio baten premia, areago jakinik Blozeren alboan ez zuela ugari izan espaziorik berarenik. Mundu androzentriko batean emakume izatearen aje eta mendekotasunei ere leku egin baitzien: “ez dizute pauso bakar bat ere bakarrik ematen utziko”.
Istanten deskripzio soilak dira haren aleetarik ugari, istorio laburtxoak kasik (neskato hitz-motela naiz berriz) zenbaitek Txinako poesia klasikoarekin erkatu duten ezaugarria eta irudi soil batera mugatzen direnak sarri (gaueko tximeleta bat). Errealitatearen epifaniak bilatuko balitu bezala idazten zuen, arruntak izanagatik, ustez ikusgarriak ez izan arren, Miliauskaitek berezi eta poetiko jotzen (edo bihurtzen) zituen momentuak. Horrek ez du esan nahi, baina, haren poemetan ageri dena beti denik eroso eta samurra. Gizakiaren eta munduaren krudelkeria ere suma baitezakegu; eta bakardadea, bakardade latz eta gordinena: “ametsak ditut bakarrik / eta neure izatea”.

Artículos relacionados

  • JACKY
    JACKY
    PASSERON, ANTHONY /  
    Una historia íntima sobre la primera generación que creció con los videojuegos, que narra una infancia marcada por el abandono del padre. «Mi padre desapareció en el espacio de tres videoconsolas.» A finales de los ochenta y comienzos de los noventa, Anthony y su hermano viven en un pequeño pueblo de los Alpes marítimos, no muy lejos de Niza. Su padre y su abuelo regentan la ca...
    eskuragarri

    19,95 €

  • UN DÍA PARA SOPAS, PAN Y GATOS
    UN DÍA PARA SOPAS, PAN Y GATOS
    MURE, YOKO /  
    Más de 140.000 ejemplares vendidos. La inesperada muerte de su madre lleva a Akiko, subdirectora de una editorial, a replantearse su vida. Cuando la trasladan de departamento, decide dejar su trabajo y convertir el izakaya de su madre en el restaurante con el que siempre soñó: un local acogedor donde sirve sopas y sándwiches con ingredientes frescos y naturales. Acompañada por...
    eskuragarri

    17,95 €

  • ESCOGE UN BUEN VINO
    ESCOGE UN BUEN VINO
    KEELING, DAN /  
    Ya estés en un pub de Mánchester, una hostería de Siena o un bar à vin de Lyon, elegir un vino que te satisfaga –y que no pagues a disgusto– es una habilidad que puedes aprender. Elige tus botellas no habla de los vinos más sublimes que existen, pues pocos pueden permitírselos y no está escrito para esos pocos. Al contrario, Dan Keeling se ha centrado en los 100 vinos a los que...
    eskuragarri

    29,95 €

  • VIVO, EL
    VIVO, EL
    STAROBINETS, ANNA /  
    Impedimenta recupera El Vivo, considerada una de las obras más míticas de Anna Starobinets. Publicada antes de que los algoritmos y la vigilancia digital invadieran nuestra vida cotidiana, imaginó un mundo donde la individualidad es sacrificada en nombre de la estabilidad colectiva. Después de la Gran Reducción, la Tierra alberga exactamente tres mil millones de seres humanos: ...
    eskuragarri

    25,95 €

  • MURCIELAGOS DE LA REPUBLICA
    MURCIELAGOS DE LA REPUBLICA
    DODSON, ZACHARY THOMAS /  
    UNA CARTA SELLADA. UN AMOR QUE ENTRELAZA PASADO Y FUTURO. UNA EXPERIENCIA DE LECTURA ÚNICA.«Una gloriosa demostración de todo lo que el papel tradicional todavía puede hacer en manos de un genio creativo. Es una locura hermosa y maravillosa.» The Washington Post«Murciélagos de la República es un maravilloso relato de cartas perdidas y halladas, en la línea de J. J. Abrams y Dou...
    eskuragarri

    34,90 €

  • LIBRES!!!
    LIBRES!!!
    CARRODEGUAS, ESTHER F
    ¿Le han hablado a usted en algún momento de su vida de las imponentes mujeres anarquistas de la historia de esta España nuestra, esta España mía, esta España muerta, esta España viva? Pues no se preocupe, porque aquí no solo se lo cuentan, ¡sino que se lo cantan! Esther F. Carrodeguas desarrolla para Teatro del Barrio un texto inclasificable y gozoso en el que rescata de nuestr...
    eskuragarri

    15,90 €